Errioxarrek, ordea, ez diete lana erraztuko, maila handiagoetan ere jokatzen duten jokalariez osatutako taldeak joaneko partiduan "jipoi galanta" eman zien-eta arrasatearrei. Dena den, hirugarren jardunaldian bildutako amorrua jokalarientzat gauzak hobeto egiteko motibazio bihurtu eta ideia horrekin kantxaratzea espero du Larreategik. 20:30ean izango da partidua, Iturripen, baina itoginak direla-eta epaileak kantxa egokia ez dela erabakitzen badu, Musakolara pasako dute.
Ligako bigarren bueltan murgilduta dira dagoeneko, eta puntu bakoitzak urrea balio duen honetan, aurrera begiratzen du Larreategik. "Min hartuta edo kanpoan izan diren jokalariak berreskuratzea da gure helburua orain, fisikoki talde lehiakorra izateko", esan du.