Laboral Kutxak 109,2 milioi euroko mozkin bateratua lortu zuen iaz

Goiatz Arana Begiristain 2015ko ots. 19a, 15:38

Laboral Kutxak 2014ko emaitzen berri eman du: 109 milioi euroko mozkin bateratua lortu zuen iaz; bere kaudimena sektoreko onenetakoa da; eta kreditu kopuruak gora egin du: azken seihilekoan, %25 hazi da hipoteken merkatuan eta %17 kontsumokoan. Emaitzak eskuetan, aurreikuspenak bete dituztela adierazi dute entitatetik.

2014ko ekitaldiaren ezaugarri orokorrak kontuan hartuta, Laboral Kutxak balantze orekatua, likidezia-maila bikaina eta kapitalizazio handia izan ditu ekitaldia ixtean, entitateko iturriek jakitera eman dutenez.

Azaldu dute baita ere emaitza-kontuak ohiko negozioaren sendotasuna jarri duela agerian, eta entitateak bete dituela aurreikuspenak, gastuei eutsi eta hornidurak txikitu izanari esker. Horrenestez, mozkin garbi bateratua 109 milioi eurokoa da –aurreko ekitaldikoa baino %26 handiagoa– eta, emaitza horri esker, Laboral Kutxa sektoreko entitate errentagarrienetakoa dela azaldu dute. Espezializazioan oinarritutako negozio-ereduaren garapenak ere zerikusia izan du ekitaldiko eboluzio positiboan, euren esanetan.

Iazko ekitaldian zehar, Laboral Kutxak 20 milioi euroko diru-laguntzak bideratu zituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak