Elkarretaratzea, Eroskiren Ohiko Batzar Nagusiaren aurrean

Goiatz Arana Begiristain 2015ko ots. 19a, 08:40

BECen kanpoaldean egindako elkarretaratzea.

Ordaindu eta Eskuratu plataformetako kideak eta Eroskiren preferenteak erreklamatzen dituzten pertsonak batu ziren atzoko kontzentrazioan. Borondatezko ekarpenak, merkataritza-maileguak eta kooperatiban baja eman ezkero jasotzeke duten dirua itzul diezaietela eskatu zuten, eta negoziazio mahaia martxan jarri dezatela horretarako. 500 lagun inguru elkartu ziren –Ordaindutik azaldu dutenez– Barakaldoko BECen kanpoaldean, "borrokarako gogo bizia" erakutsi zuen protesta ekitaldi "koloretsu eta zaratatsuan".

Astelehenaz geroztik CNA taldeko Fagor Arrasaten egiten ari den konbentzioari egin zioten erreferentzia: "Badirudi nazioartekotze estrategia hobetzea dutela helburu; orain arteko akats batzuei ere egin diete erreferentzia. Eta lanpostu berriak sortzeko, negozio batzuk martxan jartzeari buruz ere hitz egin dute. Baina puntu horri dagokionez, ematen dituzten datak gero eta urrunagokoak dira, Fagorreko hainbat zuzendari ohi birkokatzeko denborarik galdu ez duten bitartean".

Elkarretaratzean batutakoek hizpide izan zituzten Fagorreko eta Mondragon taldeko lehengo eta oraingo buruak ere, euren arazoak konpontzeko "ezin dutela ezer egin" erantzuten dietelako behin eta berriz.

Euren aldarrikapenekin jarraitzeko asmoa berretsi dute Ordaindutik, baina horri gehitu diote euren helburua ez dela borroka, konponbidea baizik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak