Mondragon taldeko Maier enpresa "euskal enpresaren adibide" gisa ipini du Arantxa Tapiak

Leire Kortabarria 2015ko ots. 18a, 18:18

Arantxa Tapia, Maier kooperatiban.

Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, Arantxa Tapiak, Maier enpresa bisitatu du gaur Gernikan. Mondragon taldeko kidea da Maier. "Euskal enpresaren adibide" gisa ipini du Maier Arantza Tapiak.

Maier kooperatibak 1.400 langile ditu eta, Tapiaren esanetan, "euskal enpresaren adibide" da. Erresuma Batuan eta Indian ordezkaritzak ditu Maierrek, eta I+G+i-rekiko "bokazio argia" duela, produktuak hobetzeko etengabeko hobekuntzarako arriskuak onartzen dituela eta inbertsioaren aldeko ahalegina egiten duela nabarmendu du sailburuak. Estibaliz Hernaez sailburuordea eta Leire Bilbao zuzendaria izan dira berarekin.

Automobilgintzan lider da Maier; zehazki, diseinu aurreratuan. Premium bezero multzo bat dauka, eta horien artean daude automobilgintzako enpresa garrantzitsu eta prestigiotsuenak.

Bisita horrekin, gainera, Euskadiko teknologia programak babestu nahi izan ditu Tapiak, izan ere, euskal industriari bere lehiakideen aldean bereizteko ahalmena ematen diote, bere esanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak