'Nordic walking' ikastarorako izen-ematea zabalik

Goiatz Arana Begiristain 2015ko ots. 18a, 16:55

Iparraldeko herrietan sortu zen ibiltzeko teknika ikasteko bi larunbatetako ikastaroa egingo da Arrasaten, hiru eta bi orduko saioetan. Otsailaren 28an eta martxoaren 14an izango dira saioak eta plaza mugatuak dira. Izena emateko epea zabalik dago.

Nordic walking-a makil bereziekin ibiltzeko teknika da, hankez gainera gorputzaren goialde osoa mugiarazten duena. Bereziki diseinatutako makil batzuekin egiten da eta era leun eta atsegin batez eragiten du onura gorputz osoan.

Adituen esanetan, ibili daitekeen edozeinentzat da aproposa teknika hau eta, bereziki, bizkarreko arazoak, osteoporosia edo gaixotasun kronikoak dituzten nagusientzat; baita gainpisua dutenentzat ere. Kirolariek ere erabiltzen dute teknika hau, euren entrenamendu plana osatzeko.

Musakolako kiroldegiko instalazioek Nordic walking-eko ibiltariak hartuko dituzte otsailaren 28an, 09:30etik 12:30era; eta martxoaren 14an, 09:30etik 11:30era.

Interesatuek izena eman dezakete Musakolako kiroldegian edo 943 77 16 77 telefonoan. Informazio gehiago www.arrasatekirola.com webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak