Gure Esku Dagoko Anjel Oiarbiderekin solasean, bihar, Arrasaten

Goiatz Arana Begiristain 2015ko ots. 24a, 11:00
Anjel Oiarbide.

Gure Esku Dago dinamikako bozeramaile eta Nazioen Mundua plataformako kideak GEDen ibilbidea eta erronkak izango ditu hizketagai. Bihar, eguaztena, izango da solasaldia, 19:00etan, Garaian.

Angel Oiarbiderekin solasaldia: Gure Esku Dagoren ibilbidea eta erronkak lelopean, bereziki Mondragon Unibertsitateko ikasleei zuzenduta antolatu du ekitaldia Arrasateko GEDek, eta espero du unibertsitatean kokatutako jardunaldi honek gazteriarengan harrera ona izatea; edozein kasutan, hitzaldi irekia izango da –herritar guztiak daude gonbidatuta. Gure Esku Dago dinamika eta aurtengo ekimenak ezagutaraztea izango da helburua eta antolatzaileek espero dute gizartean hausnarketa sustatzeko balio izatea, gutxienez. 19:00etan, Garaia Berrikuntza Guneko Auditoriumean, izango da solasaldia.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak