Algaraz, azken unera arte

Maialen Torres 2015eko otsailaren 17a

Arrasatearrek badakite Aratusteak azken unera arte aprobetxatzen, baina gaurkoan amaiera eman beharko diote festari, sardinaren hiletarekin. Segizioak, Zerrajeratik 20:30ean abiatuta eta erdialdeko kaleetatik ibili ondoren, Herriko Plazan bukatuko du desfilea, sardina bertan erretzeko. Dena den, arratsaldean ez da aspertzeko tarterik izan eta, besteak beste, gazteenek mozorro desfilea egin dute udaletxeko arkupeetan. Eguraldi txarrari dantzan, kantuan eta algaraz egin diote aurre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak