Euriaren eraginez, Arizmendiko Gazteluondo guneko ikasleek eta irakasleek ezin izan dituzte Aratusteak kanpoko kantxan ospatu. Eguraldiak eguraldi, askotariko mozorroak eta ikuskizunak ikusi ahal izan dituzte bertaratu diren gurasoek eta senitartekoek. Ikuskizunen artean ikasle batek kantxa erdian egin duen dantzaldia aipatu beharra dago; koreografia ondo prestatu ostean, aho bete hortz utzi ditu ikusleak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.