Arrasate Herri Eskolako irakasleak sanferminekin 'nahastu' dira

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko otsailaren 17a

Arrasate Herri Eskolan martitzen arratsaldean ospatu dituzte Aratusteak. Ikasleek denetariko mozorroak ekarri dituzte etxetik eta irakasleak, berriz, mozorroak bateratu dituzte gune bakoitzean: Bedoñaben punky-ak, Musakolan mexikarrak eta Erguinen, azkenik, sanferminekin nahastu dituzte Aratusteak. Azken gune horretan zikloka antolatu dituzte ikuskizunak, gurasoen eta senitartekoen aurrean. Euriak ez du Aratusteetarako gogoa zapuztu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak