Arrasateko kiroldegi ondoko espaloia konpontzen hasi dira

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko otsailaren 17a

Lanak izango dira kiroldegi atariko plazatxotik Santa Teresara igotzeko eskaileretara arte. Argazkia: Arrasateko Udala.

Atzo, astelehena, hasi zituzten Musakolako kiroldegira heltzeko espaloia konpontzen. Berrituko duten zatia da kiroldegi alboan dagoen plazatxotik Santa Teresara igotzeko eskaileren arteko tartea. Aurreikusten da lanok bi eta hiru aste irautea; Arrasateko Udalak aurreratu du lanon iraupena eguraldiak baldintzatuko duela "erabat". Orsa enpresak gidatuko ditu lanok. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak