"Konturatu al zara zenbat neska-mutil agertzen garen argazkian? Ez dut gogoratzen non gauden, baina gehienon itxuraren arabera oso ongi eman genuen igoera, irribarretsu ageri baikara. Ariketa polita duzu, argazkiko lagunak identifikatzea. Ia zenbat asmatzen duzun!", bukatu du kontakizuna Artzek.
Dio, ustez 1968. urte ingurukoa dela argitaratutako argazkia. Hain justu, 1949an jaiotakoen blogean dakar hori guztia.