Maialen Axpe eta Malen Ruiz de Azua markarik onenekin heldu ziren promes mailako txapelketara. Hori horrela, bien arteko lehia oso parekatua izan zen uneoro. Hirugarren ahaleginean gainditu zuen Axpek 4, 05 metroko altuera eta txapelketa irabazi zuen. Altuera horretan hiru saiakeratan huts egin zuen Ruiz de Azuak.
Salto hirukoitza
Azken saltoan urrezko dominari barik geratu zen Iñigo Uribarren. Salto hirukoitzean txapelketa bikaina egin zuen eta 15,60 metroko jauziarekin eskutan zuen txapelketa. Bada, azken ahaleginean, Marcos Ruizen 15,65 metroko jauzia egin zuen, eta arrasatearrak zilarrezkoaren konformatu beharra izan zuen.
Hurrengo aste bukaeran (otsailak 21 eta 22), leku berean, Antequeran, absoluto mailako Espainiako Txapelketak jokatu dituzte. Han egongo dira Malen Ruiz de Azua, Maialen Axpe, Iñigo Uribarren eta Jonathan Perez.
Lurraldeen arteko topaketa
Bestalde, Zaragozan jokatu dute kadete eta gazte mailetako lurraldeen arteko IV. topaketa. Gipuzkoako selekzioko kide izan dira Eneko Carrascal, Ibai Fernandez eta Daniel Martinez arrasatearrak.
Eneko Carrascalek lehen tokian bukatu zuen salto hirukoitza 14,27 jauziarekin, bere aurreko marka hobetuz (13,93 metro). Ibai Fernandez hirugarrena izan zen 60 metroko proban eta Daniel Martinez bosgarrena proba berean.
Emaitzak horiek aintzat hartuta, Gipuzkoako selekzioak bigarren lekuan bukatu zuen topaketa.
Gaztela-Leon, Errioxa, Madril, Nafarroa eta Aragoi izan ziren parte hartu zuten beste selekzioak.
Euskadiko txapelketak
Hurrengo aste bukaeran, kadete, gazte eta junio mailetako Euskadiko txapelketak jokatuko dituzte Anoetan. Arrasate atletismo taldeko kadete mailako ni neska eta gazte mailako lau lehiatuko dira.