Pregoilari mafiosoek alkohola debekatu dute Arrasaten gaurtik aurrera

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko ots. 14a, 15:05

Arrasateko aurtengo pregoilariak mafiosoz mozorrotu dira eta hitz hauekin eman diete hasiera Aratusteei: "Gaurtik aurrera ezin izango da alkoholik edan Arrasaten. Gaurtik aurrera, tabernak itxi egingo dira". Hala ere, mozorrotuta irten diren kuadrillak festarako gogoz zeuden eta denetarik ikusi ahal izan da kaleetan.

Besteak beste, mexikarrak, brasildarrak, LMFAO musika taldeko kideak, txikiteroak, erleak... Zigarrolako animalien zoologikoa eta San Valentin egunez kupidoz mozorrotutakoak ere izan dira kaleetan.

Giro euritsuarekin egin behar izan da aurtengo mozorroen desfilea Arrasaten. Hala ere, herritarrak paperean guztiz sartuta ibili dira azken hilabeteetan egindako lanak erakusten; karroza dotoreak, mozorro landuak, makillaje zainduak... Eztanda egin du dagoeneko mozorroen festak eta egun osoan disfrutatu ahal izango dute jaiarekin herritarrek. Umorerik ez zen falta haien artean.

Mozorro irabazleak

Eguerdian egindako sari banaketan, hauek izan dira sarituak: Kuadrilla onenaren saria jaso dute Benidorm-Arrasate autobusa egin duen lagun taldeak; karroza onena, berriz, Zigarrola auzotik etorritako Zoogarrola zoologikoak irabazi du; emakume onenaren saria kupidoz jantzitako emakume batek; eta gizonezko onenarena, ostera, euskal sorginez mozorrotutakoak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak