Arrasate Musikalen Aratusteetako kontzertua

Imanol Soriano 2015eko otsailaren 13a

Aratusteetako kontzertua eskaini dute Arrasate Musikaleko ikasleek Amaia Udal Antzokian. Mozorrotuta, ikasleek pieza ugari jo dituzte bertaratu diren lagunen eta senideen gozamenerako.

Junior´s taldeak eman dio hasiera emanaldiari Buonasera piezarekin eta ondoren, Senior´s taldeak I will Survive kantuarekin jarraitu du. Haize egur taldeak Peruko El condor pasa kantu tradizionala jo du. Jarraian soka talde txikiak sei pieza jo ditu. Aratusteetako emanaldia banda gazteak itxi du La vida purtta rossa, San´t take my eyes of you eta Iruñako jaiak abestiekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak