Bestela esanda, "Fagor berriaren iberiar zein nazioarteko merkatuetarako itzulera honetan, Fagor osatzen duten guztien arteko harreman korporatiboak" indartu gura dituzte datorren asteko jardunaldietan.
Estatukoak zein nazioartekoak
Irekiera CNA Groupeko presidente Jorge Parladék egin ostean, honako hizlari hauek parte hartuko dute: Francisco Martin zuzendari orokorrak, nazioarteko zuzendari Alberto Ahedok, Nagore Bonilla komunikazio eta marketineko zuzendariak eta zerbitzu eta finantza zuzendari Alberto Lopezek.
Nazioarteko filialei dagokienez, berriz, Ameriketako Estatu Batuetako, Txinako, Marokoko, Txekiako, Malasiako eta Dubaiko filialetako zuzendariek norbere esparruko merkatu analisiak partekatuko dituzte.
Presio-eltzeetan liderrak
Fagor CNA Group Ameriketako Estatu Batuetako presio-eltzeen merkatuan liderra da eta Europa ekialdean ere egosketa produktuak ondo kokatuta daude merkatuan. Afrikako iparraldean ere ondo kokatuta dago Fagor CNA Groupen produktu gama osoa. Fagorrek 25 urte baino gehiago daramatzalako zonalde horretan.
Fagor CNA Groupek estrategikotzat jo ditu Europako eremuak, Afrika iparraldea eta Mediterraneoa, 120 milioi etxetresna elektriko baino gehiagoko eskaera dutelako merkatuan.