Pucciniren 'Tosca'-rako sarrerak domekan salgai

Maialen Torres 2015ko ots. 13a, 17:20

Martxoaren 28an, 20:30ean, iritsiko da Pucciniren Tosca opera Arrasateko Amaia antzokira. Dena den, sarrerak domekan jarriko dituzte salgai, herrian mota horretako emanaldiek sortzen duten ikusmina dela eta.

Maitasuna, misterioa eta heriotza batzen ditu, besteak beste, Tosca-k. Ozenki elkartearen eskutik, Amparo Navarro sopranoak emango dio bizitza Tosca protagonistari, baina estatu mailako artista gehiago ere izango dira oholtzan. Horretaz gain, Arizmendi Ikastolako umeek operaren koruak egingo dituzte.

Emanaldia ikustera joateko, 30 eurotan erosi ahal izango dira sarrerak. 23, 24 eta 25 lerroetakoek, berriz, bost euro gutxiagotan eskuratuko dituzte sarrerak.

Arrasate.eus eta Ticket.kutxabank.es webguneetan jarriko dituzte salgai, baina  ozenkielkartea@hotmail.es helbidera idatzita edo Amaia antzokiko leihatilan ere lortu ahal izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak