MUk Centro de Estudios Mikeldiren aurka jokatuko du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko ots. 13a, 10:19

EBA mailako taldeak zapatuan jokatuko du Centro de Estudios Mikeldiren aurka, 19:20ean, Mikeldiren kantxan. Bizkaitarrak sailkapeneko azkeneko tokian daude, baina hala ere, arrasatearrek argi dute ez direla fidatu behar. "Talde fisikoa da, eta horrek esan nahi du korrika asko egin beharko dugula", dio Iker Barbero jokalariak. Sailkapena nahiko estu dago EBA milako A taldean; horregatik, partidu bakoitza hil ala bizikoa izango da arrasatearrentzat. "Partidu oso gogorra eta polita izango dela uste dut", dio Barberok biharko lehiaren gainean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak