Hotza "erabateko protagonista" izan zen txapelketan: "Pozik nago markarekin, baina baita penarekin ere, hobetu nezakeelako. Hotzak erabat baldintzatu zuen proba; berogailua apurtuta zegoenez kanpoan baino hotz handiagoa egiten zuen belodromoan".
Izan ere, azken saltoan iskiotibialetan tiroi bat igarri eta 4,90 markarekin geratzea erabaki zuen: "Hotzagatik izan zen. Gogoa nuen pista estalian bost metroko jauzia egiteko baina baldintza horietan ezinezkoa zen. Bestalde, denboraldi oso erregularra egiten ari naiz eta pozik nago. Zaintzen nabil, ondo entrenatzen, eta aspaldiko garaiak gogoratzen".
Ruiz de Azua eta Axpe
Malen Ruiz de Azuak Naroa Agirrek Belgikan lehiatu zela aprobetxa zuen urrezko domina eramateko, 3,75 metroko jauziarekin: "Gripearekin egon ostean hartu zuen parte Euskadikoan. Marka ez da oso ona, saiatu zen 3,95 metroko langa gainditzen, baina ez zegoen %100ean oraindik", dio Perezek. Maialen Axpek, berriz, Zaragozako mitin baten pasatu zuen asteburua; 3,90 metroko jauzia egin zuen.