"Arrasaten Podemosen inguruko lantaldea sortzeko asmoa ez da berria, baina orain gutxi erabaki dugu martxan jarri eta gogoa errealitate bihurtzeko elkartzea", diote Arrasate Ahal Dugu-Podemosen egungo lantaldeko kideek.
Momentuz zazpi kidek osatzen dute taldea, baina adierazi dute, apurka jende gehiago erakarzteko itxaropena dutela: "Epe motzera gure asmoa da egitura bat eta talde dinamika bat sortzea, jarraikortasunez lan egitea ahalbideratuko diguna".
Horregatik, mugimenduarekin bat egiten dutenei lantaldera batzeko deia egiten diete: "Gure herriarendako aldaketarako mugimendu bat, non denek parte hartu ahalko duten eta iritzia eman ahalko duten". "Proiektuari ekiten ari gara, eta herriarekin konprometitutako pertsonak behar ditugu, ekiteko gogoa eta proposamenak dituztenak", gaineratu dute.
Interesatuek, ahalduguarrasate@yahoo.es helbidera idatzi behar dute.