Nick Cave-n lana ezagutzera emateko asmoekin hasi eta 2003ko Nocturama hautatu zuen errenteriarrak. Australiarraren lanik ezagunena ez bada ere, pianoan oinarritzen den diskoa da, egokia moldaketetarako, eta Murugarrenek berak abestien lirikotasunarengatik azpimarratzen du lan hori. Rafa Acebesek pianoan eta Luis Ruizek baxuan jardungo dute agertokian Murugarrenekin.