Zapatua eta martitzena, Aratusteetako egun handiak Arrasaten

Goiatz Arana Begiristain 2015ko ots. 9a, 12:35

Iazko Aratusteetan, turistaz mozorrotuta.

Arrasaten prest dute Aratusteetarako egitaraua. Egubakoitzean emango diete hasiera ospakizunei, Arrasate Musikalek Amaia Udal Antzokian eskainiko duen Inauterietako kontzertuarekin. Egun handiak zapatua eta martitzena izango dira, ordea; mozorro desfilea egingo da egun bietan, eta musika eta kale animazioa ere izango da. Albiste barruan, egitaraua, osorik.

Otsailak 13, egubakoitza:

18:30 Arrasate Musikalen Aratuste-kontzertua, Amaia Udal Antzokian.

Otsailak 14, zapatua:

12:00 Pregoia, Biteri plazan.

12:15 Desfilea, Arrasate Musikaleko txarangak lagunduta.

13:30 Sari banaketa, Herriko plazan.

18:00 Kaleetan zehar, animazioa, Arrasate Musikaleko txarangarekin.

19:30 eta 22:30 Herriko Plazan, Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.

Otsailak 15, domeka:

19:30 Glu Glu taldearen De cuerpo presente antzezlana, Amaia Udal Antzokian.

Otsailak 17, martitzena:

17:00 Mozorro desfilea, Herriko plazan.

17:00 Amaia Udala Antzokian, pailazoak eta magia Magiklown ikuskizunean.

17:30 Samasiku txarangaren animazioa, herriko kaleetan zehar.

18:30 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien konpartsaren kalejira.

19:30 Herriko Plazan, Lisker taldearekin dantzaldia.

21:00 Sardinaren hileta. Segizioak, Zerrajeratik 20:30ean abiatuta eta erdialdeko kaleetatik ibili ondoren, Herriko Plazan bukatuko du desfilea, sardina bertan erretzeko.

22:30 Herriko Plazan, Lisker taldearekin dantzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak