Lagunartean grabatu du Governorsek DVDa

Imanol Gallego 2015ko ots. 6a, 12:26

Santana27 aretoan emandako kontzertua.

"Ezinezkoa hitz batean laburtzea pasa den astean taula gainean sentiarazi zenigutena", horrela laburtzen du Governors taldeko baxu-jotzaile Jorge Morok joan den zapatuko kontzertua. 

Disko berri batek sentipen bereziak sortzen ditu, baina zapatukoa ez zen aurkezpen soila izan. "Zale eta lagunei eskaini nahi gehien, eta hortik dator zuzeneko DVD bat grabatzeko ideia", esan du Morok.  

Batzar polita

Bada, eguraldiak ez lagundu arren, jendeak ez zuen hutsik egin. "Euskal Herri osotik etorri zen jendea, eta horri izugarrizko balioa ematen diogu", aipatu du.

Zaleez gain, bidelagun izandako musikari ugari igo ziren Bilboko Santana27 aretokooholtzara. "Aitor Antruejo eta  horren bogan dagoen Zuriñe Hidalgo gurekin izatea izugarria izan zen", dio Morok.

Zuzenekoaren ostean, teknikariak hasi dira atzeko lana egiten. DVDa kalean egoteko data zehatza ematerik izan ez arren, taldekideek bi hilabete barru lana jendearen esku egotea espero dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak