Mundukide Fundazioak Mozambiken dituen proiektuen arduraduna den Beñat Artzadunek eta Mundukideko zuzendari Josu Urrutiak hitzaldia emango dute Arrasateko Kulturaten otsailaren 13an. Fundazioak herrialde afrikarrean gauzatzen dituen proiektuak azalduko dituzte, eta baita egindako lorpenen berri eman ere. 19:00etan hasiko da harremanek antolatutako hitzaldia, eta bukaeran, Txorbela Otxoteak abestuko du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.