Antxintxika, 2014ko triatloi talde onena

Mireia Bikuña 2015ko ots. 5a, 16:06

Duatloietan eta triatloietan Euskal Herriko zirkuituko talde onena izan zen iaz, beste 76 taldeak gaindituta. Gainera, Antxintxikako kide Ander Agirre eta Lurdes Oiartzabal izan dziren duatloiko zirkuituko txapeldunak.

Beste hainbat sari jaso dituzte Antxintxikako ordekariek. Xabi Labaka bigarrena izan zen 23 urtez azpikoetan, eta, hurrengo urtean taldeko kide izango den Mikel Ugarte oñatiarra, hirugarrena maila berean. Bestalde, Xabi Ugarte hirugarren sailkatu zen triatloiko beteranoen proban.

Europako neguko txapelketa

Bestalde, Reinosan (Kantabria) Europako neguko triatloi txapelketa ospatu zen  aurreko aste bukaeran eta Alejandro Altuna arrasatearra 3. postuan sailkatu zen beteranoen kategorian.
 
Emaitza horiek guztiak kontuan hartuta, pozik daude Antxintxiketan taldeko kideak: "Antxintxikak izugarrizko denboraldia egin du aurrekontu inportanteak dituzten taldeen aurretik sailkatuta. Laguntza ekonomiko txikiarekin baina ilusio haundiarekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak