Elurtutako piano akordeak Amaian

Imanol Gallego 2015eko otsailaren 5a

Jaialdiko zenbait ikasle.

Urtero moduan, eta Andoaingo piano jaialdiaren aurretik, eskualdeko piano jole gazteak Arrasateko Amaia antzokian batu ziren atzo beroketa saio bat egiteko. Aurten, elur kontuak medio, Elgeta eta beste herri batzuetako hainbat gaztetxok huts egin zuten. Hala ere, antzokira gerturatu zen jendeak gogotik gozatu zuen. Ea Andoainen otsailaren 28 eta martxoaren 1ean zorte hobea duten, eta eguraldia ez ezik, epai mahaia ere, euren alde dagoen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak