Ikastaroak eta tailerrak egongo dira aurten ere Jabetze Eskolan. Zabala da egitaraua eta oparoa eskaintza. Ikastaroetan aukera egongo da adimen emozionalaz ala zahartzaroaz jarduteko eta aurten ere ez da faltako feminismoan sakondu eta formazioa jasotzeko aukera. Tailerretan autodefentsa ala teknologia berriekin eta sare sozialekin lotutako saioak ere egongo dira.