Otsaileko zapatu guztietan irekiko dute ludoteka Musakolan, 3 eta 12 urte arteko haurrentzat eta, hala nahi izanez gero, haien guraso eta arduradunentzat ere. Ekintza aukerei dagokienez, Txatxilipurdik bertatik jolas eta sormenerako material eta proposamen piloa dute prest.