Asteburuko euri jasek kalteak eragin dituzte Goienaren egoitzan eta argindarrarekin gorabeherak ditugu normaltasunez lan egin ahal izateko. Eguerdiko albistegiaren emisioa bertan behera geratuko da, oraingoz. Hurrengo paseetan saiatuko gara albistegia zuzenean egiten. Matxurak konpondu ahala itzuliko da Goiena ohiko jardunera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.