Eguraldiak baldintzatutako 'Sketchcrawl' topaketan, parte hartzaileak "gustura"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko ots. 1a, 15:59
Bi marrazkilari Erdiko kalen, Maritxu Kajoiri begira.

Arkatza –edo boligrafoa– eskuan hartu eta Arrasate zuzenean marraztea. Helburu horrekin elkartu ziren atzo, zapatua, Arrasate zein Bergarako 12 bat lagun Sketchcrawl izeneko topaketan. Eguraldiak topaketa baldintzatu arren, eguna "oso ondo" joan zen antolakuntzako kide Pili Azkarateren arabera: "Halako egunetan beti ibiltzen gara gustura, eta atzo ere hala ibili ginen. Talde polita elkartu ginen, gainera". Erdiko kalen eta Arrasate pasealekuan marraztu ostean, euritik eta hotzetik ihesi, Uarkape barrutik begira hainbat marrazki egin zituzten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak