Elurraren gaineko protokoloa aktibatu du Arrasate Herri Eskolak

Ubane Madera 2015eko urtarrilaren 30a

Eguraldi iragarpenak datorren astelehenerako emandako elur abisuaren aurrean, Arrasate Herri Eskolako zuzendaritzak gurasoei jakinarazi die aktibatu egingo dutela elurrari dagokion protokoloa.

Honakoa da eskolan adostuta duten jokabidea:

  • Elurra izanez gero autobuseko enpresak erabakitzen dute autobusak martxan jarri edo ez.
  • Eskola beti irekita egongo denez, gurasoen ardura izango da ikaslea eskolara eraman eta jasotzea.
  • Ikasleak eskolan egonda, elurra egiten badu eta autobusek ezinezkoa badute eskolara joatea, zuzendaritzak elurteetan ikasleak etxera nola joan zehazten duen protokoloa martxan ipiniko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak