Eten barik ia eta kopuru handian euria egingo duela-eta, Arrasaten Biteri plazan barikuetan egiten duten merkatu txikia bertan behera geratu da, goizeko lehen orduan ateratako argazkiak erakusten duen bezala. Iragarpenari dagokionez, indarrean da abisu horia haizete eta euritearengatik. Tenperaturek behera egingo dute baina iluntzean elur maila oraindik 1.100 metrotan egongo da. Asteburuak aurrera egin ahala, egoerak okerrera joko du eta bihar, zapatua, 300 metrora jaits liteke. Ikus iragarpena Euskalmeten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.