Enkoreren rock eta hardcore doinuek emango diote hasiera otsaileko Kooltur egitarauari

Maialen Torres 2015ko urt. 30a, 12:00

Bilboko Errekalde auzoan jaio zen Enkore taldeak kontzertua eskainiko du datorren eguenean Arrasaten, Kooltur egitasmoaren baitan. Rock eta hardcore melodiko doinuak nahasten dituzte, eta euren musika ezagutzeko, Enkore.eu webgunean dituzten lanak entzun besterik ez dago.

2012an kaleratu zuten Faktore komunak diskoak Top Gaztea zerrendaren gailurrera eraman zuen taldea, eta geroztik kontzertu ugari eskaini dituzten arren, ez dute lan berririk kaleratu. Ohi bezala, gaztetxean izango da kontzertua, 22:00etan, eta sarrerak bost euro balio du.

Hurrengo kontzertuak

Txuma Murugarren izango da hurrengo gonbidatua eta Nick Cave artista australiarraren abestiak eskaraz kantatuz egingo du emanaldia, hilaren 12an.

Hilaren 19an, La Hora Del Primate taldekoak izango dira, euren doinu basatiekin. Otsailari amaiera emateko, berriz, hilaren 26an, Kataluniako Txarango taldearen rumba izango da gaztetxeko oholtzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak