Joan den asteburuan izan zuten 46. World Wide Sketchcrawl topaketa, Balmasedan. Bergaratik eta Arrasatetik joandako 27 lagunek "oso ondo" pasa zuten bertan, eta horregatik erabaki dute asteburu honetarako ere beste topaketa bat antolatzea.
Marrazkien elkartrukea
Mundua marrazkiz marrazki erakustea da topaketa horien asmoa, eta, horretarako, inguruan ikusitakoa marrazteaz gain, euren artean partekatu eta jendeari erakusten diote ondoren. Gainera, esperientzia aberasteko, topaketa irekia antolatu dute. "Marrazkiak egiteko gogoz dagoena pozik hartuko dugu", esan du antolatzaile lanetan dabilen Pili Azkaratek.