Gaur ekingo diete San Balerio jaiei Meatzerrekan

Imanol Gallego 2015eko urtarrilaren 30a

San Baleriok bisitari ugari jasoko ditu, Meatzerreka gaur murgilduko da-eta auzoko jaietan.

18:00etan etxafuegoekin festari hasiera eman ostean, Arrasateko jendea hitzaldiaren txanda izango da. 22:30ean, mus txapelketa jokatuko da.

Zapatu eguerdiko tortilla lehiaketaren ostean, arratsaldean, gazteek jolasak, bigantxak eta txokolatea izango dira. 21:00etako auzo afariaren ondoren, Orots taldearekin erromeria egingo dute, eta  01:00etan, jaien ezaugarri den txerri harrapaketa egingo dute.

Domekako 11:00etako mezaren ondoren, herriko Txikitxu dantza taldeak auzo-dantza egingo du. Ekitaldi horrekin amaituko dituzte San Balerio jaiak Meatzerrekan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak