Ohitura zaharrari eutsi eta herria girotzeaz gain, ekimen horren helburua dirua biltzea da, gero beharra duten kolektibo eta taldeen artean banatzeko.
Iaz 4.900 euro batu zituzten, eta Caritasek kudeatzen dituen hainbat proiektutan banatu zituzten. Aurten ere eskuzabaltasun horren bila irtengo dira herriko kantariak.
Bada, Santa Agenda bezperan ekarpenik egin ezin dutenendako edo dohaintza egin nahi duten enpresa edo dendendako, abesbatzak 2095 5055 56 1066568303 kontu korrontea zabaldu du, aterik ate jasotzen duten kopurua handitzeko.
Otsailaren 2an entsegua
Eguazteneko saioaren aurretik, entsegua egin eta giroa berotzen hasteko, astelehenean batuko dira Amaiur elkartean, 21:00etan.
Asteleheneko deia, kantariendako ez ezik, poltsero eta laguntzaileendako ere bada.