Juan Karlos Garitanoren bi esan zuzendu ditu Udal Gobernuak

Irati Goitia 2015ko urt. 29a, 13:26

Juan Karlos Garitanok, EAJko bozeramaileak, joan den astean 2015eko aurrekontuen inguruan egindako bi adierazpenetan "okerreko" informazioa eman zuela adierazi dute Udal Gobernutik.

Batetik, Garitanok zehaztu zuen langabezia arintzeko esleipena 108.000 euro murriztu dela. Bada, Udal Gobernutik zuzendu egin nahi izan dute: "Udalak 2014ko ekarpen bera egin du enplegua sustatzeko, ez du zentimo bat ere jaitsi. Kontua da Lanbidek oraindik ez dituela 2015ean enplegua sustatzeko programak onartu. Horrenbestez, Udalak ezin izan du Lanbidek jadanik zehaztuta beharko lukeen diru horrekin kontatu".

Bestetik, Garitanok zehaztu zuen 100.000 euro jaitsi direla gizarte larrialdietarako laguntzak. Bada, Udal Gobernutik hau zehaztu dute: "Gure gastu erreala kontuan hartuz erabaki da daukagun partida ezartzea. Baina igotzeko prest gaude beharra ikusiz gero. Horregatik utzi dugu partida zabalik. Bestalde, AESak Jaurlaritzaren eskumena dira eta jaso beharko genukeenaren erdia ere ez dugu jaso".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak