Governors taldeak kontzertua eskainiko du bihar Bilboko Santana27 aretoan

Governors taldeak 'Morphinapolis' diskoaren aurkezpena egin zuenean Arrasateko gaztetxean.

Emanaldia 21:30ean hasiko da, baina aretoko ateak 20:30ean irekiko dituzte. Saioa osorik grabatuko du Arteman enpresak, izan ere, DVDa kaleratzea da asmoa.

Governos taldeak kontzertua eskainiko du bihar Bilbon, Santana27 aretoan. Juan Sangre abeslariak adierazi du musika eta ikuskizuna bateratuko dituen emanaldia izango dela: "Ikusgarria izango da". Oholtza gainean ez dira bakarrik izango, gainera, Governos-ekoak. Izan ere, hainbat kolaboratzaile izango dituzte, besteak beste: Zuriñe Hidalgo, Aitor Antruejo eta Naroa Gaintza. Kontzertuaren beste berezitasun bat izango da euren jarraitzaileek eskatutako abestiak joko dituztela. Izan ere, Facebook bidez zein abesti entzun nahi dituzten galdetu diete euren zaletuei, eta bozkatuenak joko dituzte.

Kontzertua 21:30ean hasiko da, baina aretoko ateak 20:30ean irekiko dituzte, DJ Elepunto izango da giroa berotzen.

DVDaren grabazioa

Zuzeneko emanaldia grabatu egingo dute. Arteman enpresa arduratuko da hortaz. Izan ere, ondoren, zuzeneko emanaldia DVDan jasotzeko asmoa dute. Espero dute otsail amaierarako bukatuta izatea muntaia.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.