Antolatzaileek adierazi dute helburua dela Donbasseko erresistentziari elkartasuna erakustea eta bertako egoerak bizi duen "blokeo mediatikoa" haustea.
Goizean, 12:00etan, Askapenako brigaden aurkezpena izango dute gaztetxean, eta ondoren, 12:30ean, hitzaldia. Jon Kortazar historialaria eta Ibai Trebiño, abenduan Donbassen izan zen internazionalista arrasatearra, izango dira hizlariak. Hango gatazkak zertan datzan eta zein interes dauden azalduko dute, besteak beste.
Arratsaldean, mural bat margotuko dute gaztetxearen kanpoaldean, 20:00etan. Ostean, afari eta vodka dastaketa solidarioa egingo dituzte (ez da aurrez izena eman beharrik). Eguna amaitzeko, DJ Bull-ek musika jarriko du 22:30etatik aurrera.
Bilbora joateko deia
Antolakuntzarik ohartarazi nahi izan dute ekintzen ordutegia aldatu egin dela. Izan ere, Hassana Aalia sahararraren alde Bilbon egingo den manifestazioaz bat egin dute eta egitaraua aldatu dute. Hain zuzen, autobusa antolatu dute bailaratik. 15:00etan irtengo da Oñatitik eta Arrasatetik 15:15ean pasako da.