Edukiontzi berrien ezarpena atzeratu egingo da

Irati Goitia 2015eko urtarrilaren 29a

Udaletik jakinarazi dute eskualdeko gainontzeko herriekin hondakinen bilketarako koordinazioa ondo egin guran, eragozpenak sortu direla, eta hainbat arrazoi teknikogatik, hondakinen bilketaren ezarpenerako aurreikusitako data betetzea "ezinezkoa" zaiela.

Hala ere, espero dute ezarpena epe oso laburrean gauzatzea. Eta gaineratu sentitzen dutela atzerapenak herritarrengan sortu ditzakeen "urduritasun eta endredoa".