Haritza landatuko dute Arbolapetan

Irati Goitia 2015ko urt. 29a, 13:07

Arbolapeta, zuhaitz zaharraren txorkoa ikusten dela.

Herritarren %55ek aukeratu dute zuhaitz mota hori eta otsail amaiera aldera jarriko dutel aurreikusten da.

Astebete izan dute arrasatearrek gogokoen zuten zuhaitz motaren aldeko botoa emateko, bai Udalaren webgunean eta baita BAZen ere. Bada, gehiengoak haritza aukeratu du. Zehazki, jaso diren 1.123 botoetatik 624 jaso ditu zuhaitz mota horrek (%55). Horren ostean, astigarrak jaso ditu boto gehien  (309, %27), eta gutxien ezkiak (190, %16). Horrenbestez, haritz bat jarriko dute Arbolapetan. Oraindik ez dago data zehatzik, ordea. Edozelan ere, Udaletik adierazi dute zuhaitz berria otsail amaiera aldera landatuko dutela.

Hainbat lan egin behar dira

Haritza landatu aurretik gaztainondo zaharraren ipurdia kendu behar da lehendabizi. Eta Udaletik jakinarazi dute lanok konplexuak direla. Lan eremuaren perimetroa itxi egingo dute, materialak biltzeko guneak zehaztu eta oraingo txorkoa zuzenean inguratzen duten harlauzak eta hura estaltzen duen burdin sarea kendu. Harlauzak kendu eta gero, zuhaitzaren ipurdia ateratzeko lanak egingo dituzte. Eta azkenik, zuhaitz berria landatzeko lanei ekingo diete. Horretarako, adibidez, zanga handi samarra ireki beharko dute.

Udaletik eskerrak herritarrei

Udala pozik azaldu da zuhaitzaren aukeraketak izan duen harrerarekin –1.123 boto izan ditu–; hala, eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartu duten herritar guztiei. "Arbolapetari merezi duen neurriko garrantzia eta arreta ematearren", adierazi dute, hain zuzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak