Hassana Aalia sahararraren aldeko manifestaziora joateko autobusa egongo da Arrasatetik

Zapatuan Bilbon, manifestazioa egingo dute Euskal Herriko hogei eragile baino gehiagok deituta, ekintzaile sahararrari Espainiak asilo politikoa ukatu izana salatzeko. Askapenak antolatuta, Garibaitik irtengo da autobusa 15:15ean eta txartelak Irati eta Jaizale tabernetan eskura daitezke.

Manifestazioa 17:00etan abiatuko da Bilboko Arriaga plazatik eta Hassanna Aaliari asilo politika ematea eskatuko da. Hassanaren Lagunak elkarteak egin du mobilizatzeko deia eta hogeitik gora dira babestu duten Euskal Herriko eragileak. Salatzen dutenez, Marokkoko gobernuak 2010ean atxilotu eta torturatu zuen ekintzaile sahararra eta 2013an bizi arteko espetxe zigorra ezarri zioten. Erbeste hartuta, Espainiako Estatuak uko egin dio haren asilo eskaerari eta 15 eguneko epea du lurraldea uzteko.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.