2015/01/29 20:00

Musika

Warsong, Kooltur Ostegunetan

Warsong, Kooltur Ostegunetan
Gaztetxea, Arrasate

Zaragozako (Espainia) punk-rock eta hardcore eszena emankorretako taldeetan (Electroyonkis, Insomnio, No Scape...) ibilitako zenbait lagunek Warsong taldea sortu zuten 2010ean. Beraien eskaintzak asko dauka punk-rocketik, hardcore-punketik eta melodia oso landuta dute. Behin baino gehiagotan gogora ekartzen dituzte Wipers, Adolescents eta Agent Orange, besteak beste. Taldeak oso harrera ona du, eta horren erakusle da dagoeneko Europatik barrena hiru bira egin dituztela eta iaz AEBetan ere kontzertuak eman zituztela. Beraien lanak AEBetan, Alemanian eta Kroazian argitaratu dituzte. Arrasaten, prestatzen ari diren disko berriko kantuak aurkeztuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak