Maria Okendo Iruñeako Alberto Larrondorekin ezkondu zeneko kronika da, hain justu ere; 1886ko urtarrilaren 7an gertatu zen.
Batere apala ez
"Izen kopuruarengatik, behintzat, ez zen ezkontza bat ere apala izen, emaztegaia Maria Josefa Clara Antonia Petra Aniana Abdona bataiatu baitzuten 1864an. Vicente Amos Eduardo Higinio Okendo Zabaleta eta Katalina Gonzalez Los Campos bikotearen lehen seme-alaba izan zen. Senargaia “xumeagoa” genuen: Alberto Esteban Ramon Maria bakarrik zituen. Eta abizenak Larrondo Okendo", kontatzen du, besteak beste, Josemari Velez de Mendizabalek.
Kontakizun osoa irakurtzeko, Hots Begi Danbolinak blogera jo daiteke.