Egoera makalean aurkitzen diren adarrak moztuko dituzte eta adaburuan ere berregituratze bat egingo dute. Era berean, oinarrian ere egokitzapen lanak egingo dizkiote zuhaitzari eta soropila kendu eta babesgarria jarriko diote.
Seinale berria ere ipiniko diote aurki. Zuhaitzak 38 metroko altuera eta 6,2 metroko perimetroa ditu eta adaburua 18 metrokoa da.
Iragartzeko dago lanok egiteko data.