Aginagalderen absoluzio epaiaren ondorioz, Espainiako Auzitegi Gorenaren aurrean helegitea aurkeztu zuten Isaias Carrascoren senideek, argudiatuz epaiketan lekukoetako batek egindako argazki bidezko identifikazioa froga gisa onartu izan balitz, Beñat Aginagalde errudun deklaratuko zuketela. Argudioa onartu eta Gorenak epaiketa errepika dezala eskatu dio Auzitegi Nazionalari.
Argazki identifikazioa auzitan
Hala, Gorenak dio – Candido Conde Pumpido magistratua txostengile dela – "gertaeren larritasuna" aintzat hartuta, ezin bazter daitekeela "benetan baliozkoa den egozketa-frogarik". Aipatutako argazki-identifikazioa da froga hori, lekukoetako batek, hilketa gertatu eta urtebetera egin zuena. Hark azaldutakoaren arabera, Navas de Tolosa kalean gurutzatu zen epaituarekin, ostean "petardo hotsak eta Carrascoren alabaren oihuak" entzun zituela eta berehala aurreko espaloian lehenago ikusitako mutila korrika ikusi zuela. Beste lekuko batek susmagarriaren deskribapen berdina egin zuen baina bigarren horrek ez zuen argazkitan identifikatu.
Epaiketan froga nahikorik ez zegoela-eta, ez zen errekonozimendua onartu.