Orain artekoa biltzeko asmoa
Erakusketaz eta bazkariaz gain, ordea, urteurrena ospatzeko eta, era berean, taldearen historia biltzeko, liburuxka bat kaleratzeko asmoa dute Arrasate Margo Taldekoek, Udalaren laguntzarekin. Bertan, argazki eta testu bidez, orain arte egindakoa jaso nahi dute, batetik, oroigarri gisa gordetzeko, baina, bestetik, aurrerantzean taldeak egindako lanaren testigu izan dadin.