Sotilek azkenaldian agertutakoei erantzun die Ordaindu plataformak

Jon Berezibar 2015ko urt. 22a, 09:52

Ordainduko kideek mobilizazioekin jarraituko dute eta gaur, eguena, ohiko manifestazioaz gain, datorren martitzenean udal plenora ere joango dira mozio batekin, Ordainduk berak eta Fagorren itxierak kaltetutako bestelako kolektiboekin batera aurkeztua. Gaurko hitzorduaz bat eginda, Javier Sotil korporazioko presidentearen azken egunetako adierazpenei erantzun gura izan diete Ordaindukoek.

Javier Sotil Harira saioan, urtarrilak 12

Javier Sotilek azkenaldian eskaini dituen elkarrizketa eta balorazioei buruzko iritzia kaleratu du Ordainduk, mobilizazioetarako deiarekin batera. Nagusiki, bi dira Sotilek esandakoetatik argitu gura izan dituztenak: birkokatzeak eta Fagor Etxetresnek Mondragon Talde osoari lagatako zorra.

Javier Sotilek mila pertsona lanean daudela esan eta gero, Ordaindukoek zehazten dute 822 direla langile birkokatuak eta salatzen dute lanpostu berean kobratzen denaren %62a dela haien soldata; gainera, aldi baterako langileen moduan dihardutela, ekoizpen gorakadei erantzuteko. Eransten dutenez, artean ere, 374 pertsona ei daude, haien egoerari buruzko berririk gabe.

Azkenik, Ordainduk berresten du kooperatibismoak "behintzat zintzoa eta egiatia" behar duela izan eta partitzeak, izaera sozialari men, "ahal den bidezkoena", "pertsonen eta haien ongizatearen mesedetan" egina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak