Hormigoizko zorua jarriko diote Musakolako Zalduspe-Osinaga zubiari

Maialen Torres 2015ko urt. 20a, 17:31

Musakola auzko Zalduspe-Osinaga zubian konponketa lanak hasiko dituzte datorren astelehenean. Egiturari duen herdoila kenduko diote, baina baita irristakorra den egurrezko zorua aldatu ere, oinezkoei arriskua ekiditeko. Erabiltzaileek pozik hartu dute berria, eta esan dute, itxita dagoen bitartean ahalegin berezia egin beharko duten arren, mereziko duela.

Zalduspe-Osinaga zubitik egunero ibiltzen direnek pasabide erosoagoa izango dute laster. Izan ere, Udalak konponketa lanak egingo ditu datorren astelehenean hasita, zubiaren egitura babestu, argiteria osatu eta zorua aldatzeko.

Batetik, “Cortén” izena duen altzairuzko egitura hondarra presioan botaz garbituko dute. Izan ere, Udalaren esanetan, material horrek berez herdoil itxura hartu arren, ohi baino gehiago herdoildu da.

Argiztapena osatzeko, berriz, farola berriak jarriko dituzte.

Zubiaren zorua aldatzeko beharra ere ikusi du Udalak, bustita edo izoztuta dagoenetan irristakorra delako, eta horrek arriskua dakarrelako oinezkoentzat. Hori dela eta, erabiltzaileak, konponketa lanen berri izatean, pozik agertu dira.

Lanek irauten duten artean (bi hilabetez, gutxi gorabehera), astelehenetik aurrera, zubia itxita egongo da, eta erabiltzaileek itzuli handiagoa egin beharko dute alde batetik bestera igarotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak