Erakusketa urtarrilaren 8an ireki zenetik "jende askotxo" pasa da Kulturateko klaustrotik: "Planaren agiria nahiko teknikoa denez udal langile bat dago bisitariei planaren gaineko zalantzak argitzeko", adierazi dute Arrasateko Udaletik. Herritarrek alegazioak jarri ahalko dituzte urtarrilaren 27ra arte.