Hardcore eta metal doinuek bete zuten atzo Arrasateko gaztetxea

Drop eta Highkick taldeek kontzertua eskaini zuten atzo Arrasateko gaztetxean, eta Drop-eko gitarra-jotzaile den Harri Anzizarrek baieztatu duenez, "giro onean" eta "espero baino gusturago" amaitu zuten gaua. Highkick-ekoek eman zioten hasiera konztertuari. Argazkiak: Aritz Gordo eta Goiena

Criminal Hardcore Crew

Atzoko kontzertua, ordea, testuinguru zabalago batean ulertu beharra dago. Izan ere, Anzizarrek azaldu du Drop taldea Criminal Harcore Crew izeneko egitasmo baten parte dela, penintsula mailan metal eta harcore doinuak lantzen dituzten taldeen arteko elkartrukea sustatzen duena. Horren bidez, Dropekoak izanak dira aurrez Madrilen, Highkick taldearekin batera jotzen, eta urtarrilaren 31rako beste konztertu bat dute aurreikusita. Bartzelonan izango dira, atzo gurean izan zen Highkick-ekin eta beste bi talderekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.